Lan-tresnak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Lokalizazio-prozesu batean erabil daitezkeen tresnen bilduma laburra da hau.

Formatuak

Aplikazio gehienek lokalizazioa kudeatzeko formatu estandarrak erabiltzen dituzte interfazeari dagokionez. Formatu hauetako gehienetan, itzuli beharreko testua ordezkatzen duen kode bat ageri da, eta itzulitako testua kode horren eskuinaldean idatzi behar da. Formatu hauek edozein testu-prozesadorerekin ireki daitezke, baina egokiagoa da haiek erabiltzeko berariaz prestatutako aplikazio batekin irekitzea. Software librearen munduan ezagunenetako batzuk hurrengoak dira:

Interfazeaz gain, badaude itzuli behar izaten diren beste testu batzuk ere, normalean laguntza-fitxategiak edo web orriak. Kasu horietan erabilitako formatuak mota askotakoak izan daitezke, HTMLtik hasi eta PDF formaturaino. Erabilienak hurrengoak dira:

Itzulpen-memoriak

Librezalek egindako lokalizazioen itzulpen-memoriak denon eskura daude hemen.

Dagoeneko zerbait hamaika aldiz itzuli bada, zergatik ibili berriro gauza berdina itzultzen? Itzulpen-memoriek aurrez egindako lana berrerabiltzea ahalbidetzen dute.

Bi abantaila nagusi ditu itzulpen-memorien erabilerak: alde batetik, denbora aurrezten da, errepikatutako segmentuak automatikoki itzultzen baitira eta oso antzekoak diren segmentuetan lanik gehiena berrerabil baitaiteke, eta bestetik, terminologia eta joskeraren aldetik uniformetasun handiagoa lortzen da. Desabantailak ere baditu, ordea, batez ere hitzak gordinik, bere horretan automatikoki ordezkatuz gero, mezua ulergaitza bihur daitekeela, eta itzultzaileak esaldiak berrikusi behar dituela koherentzia-arazoen bila.

Itzulpen-memorien formatu ireki ezagunena TMX formatua da. Hala ere, beste formatu batzuk ere erabil daitezke zeregin horretarako:

Itzulpen-memoriei lotutako beste elementu batzuk (terminologia, segmentazioa, etab.) kudeatzeko formatuak ere existitzen dira, esaterako TS, TBX, SRX formatuak. Informazio gehiago, hemen.

Aplikazioak

Lokalizazioa burutzeko hainbat tresna daude. Itzulgai den aplikazioak erabiltzen duen lokalizazio-formatuaren arabera bata edo bestea hautatuko da. Hautaketan kontuan hartuko diren beste faktore batzuk: sarean edo lokalean lan egingo den, itzulpen-memoriak zein formatutan dauden,...

Lokalean lan egiteko:

Sarean lan egiteko:

Adibide gisa, Mozilla proiektuaren kasuan, interfazeetako testu-kateak DTD eta .properties formatuetan gordetzen dira. Kasu honetan librezaleok fitxategi hauek PO formatura bihurtzen ditugu itzulpena egin baino lehen. Itzulpena eginda dagoenean, berriz jatorrizko formatura bihurtzen ditugu. Konbertsio hau burutzeko Translate Toolkit lanabesa erabiltzen dugu.

Hiztegiak, terminologia, corpusak…

Librezale estilo-liburu bat ari da prestatzen bere euskaratze-lanak errazteko eta homogeneizatzeko. Estilo-liburu hau beste erakunde batzuek egindako estilo-liburu eta aholkuetan oinarrituta dago eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren Ikasmaterialen Aholku Batzordearen estilo-liburuan.

Estilo-liburuaren terminologia atalean itzulpenak egiteko erabil daitezkeen hainbat baliabide daude.

Horrez gain, beste hainbat baliabide erabiltzen ditugu euskarazko lokalizazioak egitean. Zenbait hitz edo esaldi itzultzean zalantzak izan daitezke. Kasu honetan, lehenengo eta behin Librezaleren itzulpen-memorietan bilatu behar da, termino hori beste lekuetan nola itzuli dugun ikusteko. Softwarea lokalizatzen ari diren beste talde batzuek hartu dituzten erabakiak ere kontsulta daitezke sarean:

Interneten hamaika hiztegi eta baliabide dago eskura. Baliabide horiek guztian modu erosoan kontsultatu ahal izateko modurik eraginkorrenetakoa Euskalbar erabiltzea da. Softwarearen lokalizazio-lanetarako esanguratsuak diren baliabideen artean, Euskalbar bidez hurrengoak kontsulta daitezke:

Glosarioak

Deskargatu daitezken glosarioak

Hauek dira deskargatu daitezkeen glosario erabilgarrienetako batzuk

  • Microsoft-en produktuak euskaratzean erabilitako terminoen zerrenda hemendik deskarga daiteke, TBX formatuan.
  • GNOME 3 euskaratzean sortutakoak hemen daude, PO eta CSV formatuetan.

Sarean kontsultatu daitezken glosarioak

  • amaGama zerbitzarian hainbat proiektu libreen itzulpenetatik automatikoki ateratako glosarioa kontsultatu daiteke, kalitate aldakorra dute itzulpenek, irizpidez erabili.


Tresna lagungarriak

  • Euskalbar Sarean dauden hiztegi ugaritan bilatzea errazten duen Firefox gehigarri bat da.
  • Euskalterm (Android) Euskalterm terminologia banku publikoa kontsultatzea ahalbidetzen duen Android aplikazio bat da.
  • Itzuli+ itzultzaile neuronala, Firefox gehigarri formatuan.
  • Itzuli.


Ondoren datorren testuak ez du irizpide finkatu bat deskribatzen, baizik eta eztabaidarako oinarri bat. Beraz, eztabaidatu, aldatu eta hobetu beharreko alfa fasean dagoen testu modura hartu behar da, eta ez Librezaleko estilo-irizpide onartu modura.

Librezale taldekideek agian gehien erabilitakoak:

  • Amagama aurretik egindako itzulpenak ikusteko, oso erabilgarria baina tamalez askotan erortzen den zerbitzua.
  • Pontoon: Mozilla fundazioari lotutako lokalizazio-plataforma.
  • Microsoft-en produktuen terminologia. Baten bati agian harrigarria egingo zaio, baina Librezale taldeko kide askok lehen maiz jotzen genuen "Search Terminology" English > Basque horretara. Egia esateko, garai batean orain baino askoz errazago ikusten ziren terminoen ordainak. Webgunea erabat aldatu dute. Bertan informatikako hainbat produktu pribatiboen lokalizazioetan erabili izan den terminologia oso erraz ikus zitekeen. (Ikus zitekeen, esate baterako, zenbait termino ondo finkatuta daudela aspalditik.
  • Orain, 2024an, Microsoft-en produktuen terminologia fitxategia deskargatu behar. Terminologia-fitxategi hau TBX formatuan dago (deskonprimatu .bz2 fitxategia TBXa erauzteko) eta OmegaT eta Pootle bezalako aplikazioetan erabili daiteke.

Itzultzaile automatikoak

Itzultzaile edo itzulgailu automatikoak gero eta laguntza handiagoa eskaintzen diote itzulpen lanetan edo lokalizazio lanetan dabilenari. Oraingoz, baina, ezin dute nahikoa kalitatea eskaini eta pertsona baten zuzenketa ezinbestekoa da nahikoa kalitatea eskaintzeko...

Horra aukera batzuk:

Ikus, gainera